Ibon Elorri Ilustrazioak
Euskal mitologiaren egutegia - 2027
Euskal mitologiaren egutegia - 2027
Ezin izan da erretiratzeko erabilgarritasuna kargatu
Partekatu
Egutegi honek Euskal Herriko pertsonaia mitologiko nagusiak barnebiltzen ditu. Hilabetez hilabete, pertsonaia ezberdinak ikusi ahal izango dituzu, gaur egun haiei buruz dugun informazioan eta egilearen interpretazio pertsonal eta berezian oinarri hartuta sortuak.
Hirugarren urtea da egutegi hau argitaratzen dela, eta aurreko urteetan deigarrienak eta jakin-min gehien sortu duten pertsonaiekin osatuta dago.
Azalean, pertsonaia horiek guztiak ikusi ahal dira. Barrualdean, berriz, hilabete bakoitzean pertsonaia bat agertuko zaigu. Horrekin batera, haren deskribapena ere aurkituko dugu, euskaraz zein gaztelaniaz.
Hilabete bakoitzean, zenbakien artean, tokia dago oharrak idazteko, eta ilargiaren faseak ere agertzen dira.
Euskal Herriko kulturaren parte garrantzitsua den mitologiaren lagin eder bat eskuratu nahi baduzu, hauxe da zure egutegia.
